Nortzuk gara?
Elgoibarko Herri Eskolako ikasleen gurasok osatzen dugun elkartea gara. Kalamua Guraso Elkartean elkarlanean jarduten dugu gure eskolako kideekin batera, komunitate bat osatuz.
Zaila da askotan bereizten noraino iristen den lan hezitzailea eta noraino irakaskuntza; noraino iristen garen familiak eta noraino eskola. Denbora aurrera doan neurrian, aldaketak gertatzen dira, irakaskuntza aldatu egiten da eta, zer esanik ez, familien egiturak eta ohiturak. Bai eskolarentzat, bai elkartearentzat beharrezkoa da ez soilik ikasleei irakastea, baita gure haurrak hezitzea, baloreetan hezitzea, eta horretarako gure elkarlana beharrezkoa da. Hainbat ekimen eramaten ditugu aurrera eta makina bat bider gurutzatzen dugu hezkuntza eta irakaskuntza banatzen dituen lerro fina.
Kalamua Guraso Elkartea 1974ko Azaroaren 28an sortu zen.
BATZAR NAGUSIA – Batzar Orokorra bazkide guztiek osatzen dute, eta organo honen bidez adierazten dira bazkideen nahiak.
ZUZENDARITZA BATZORDEA – Zuzendaritza Batzordea da Batzar Orokorraren xedapen eta zuzentarauei jarraikiz elkartearen interesak kudeatu eta ordezkatzen dituen organoa. Elkartekideek bakarrik osatu dezakete ordezkaritza-organoa.

2025-2027rako Zuzendaritza Batzordea:
- Lehendakaria: ANDREA GOMEZ KOHNS
- Lehendakariordea: NEREA ALBERDI GOMEZ
- Idazkaria: NEREA SIERRA VAZQUEZ
- Diruzaina: ANTONIA QUINTANA NOGALES
- Bokalak:
- LEIRE LEIBAR ZUGASAGASTI
- IRATXE MARTINS MARQUES
- AINHOA GARITAGOITIA CALDERON
- CLARA ELISA RODRIGUEZ GONZALEZ
- VANESA RAMOS